Kirolak

Legutioko Udaleko Kirol Koordinazio Zerbitzuaren helburua da Legutioko biztanleen jarduera fisikoa eta kirol-jarduera sustatzea. Helburu hori lortzeko baliabideetako bat udalaren kirol-instalazioak kudeatzea da. Zerbitzuak langile kualifikatuak ditu kirol-arloetan, instalazioen mantentze-lanetan eta ematen dituen zerbitzuak garatzeko kudeaketan.

Instalazioak

Kiroldegia

Legutioko Kiroldegia 2003ko urrian estreinatu zen. Ezin hobea den egurrezko zorua eta sekulako bistak ditu. Hemen egiten diren kirolak hauek dira: Saski Baloia, Futbol-Aretoa, Roller Hockey, Multikirola, Psicomotrizitatea, Mantenimendu Soinketa, Zumba, Zumba Txiki, Zumba Gazte, Patinaia, GAP, Legutiofit, etab...Bi aldagela, biltegia eta eserleku batzuk ditu.

Kiroldegia Kiroldegia

Pumtrack

105 metroko luzera duen pista bat, dubbiez, bihurgune peraltatuz eta hegaldia altxatzeko sektoreren batez osatua. Jende guztiarentzat egokia den zirkuitua, bizikleta, scooter, skate edo patinekin gozatzeko.

pumtrack pumtrack2

Luis Fernando Garaita frontoia

Legutioko Frontoia herriko erdigunean kokatzen da. Guztiz estalitako lekua, 11 zenbakirekin, aldagelak, komunak eta 400 eserleku baino gehiago ere baditu. Di-Da Legutioko Pilota Taldeak bertan entrenatzen du bai eskola nola federatu mailan.

Kantxa Udalaren bitartez aloka daiteke (945 45 50 10 / 671 520 635 edo kirolak@legutio.eus) eta asteburu eta jai egunetan, kiroldegian kokaturiko kantxeroaren bitartez honako ordutegiarekin: 10:30etik 14:30era eta 16:30etik 20:30era. Orain dela gutxi berritu eta margotu egin da eta trinkete txiki bat gehitu zaio errebotean, bere teilatutxoarekin, e.a.

Legutioko Frontoia Legutioko Frontoia

Fitness aretoa

Fitness Aretoa frontoiko eraikinaren barruan kokatzen da, eserlekuen azpian geratzen den lekuan. Aldagela eta komunetaz aparte, badauzka muskulazioko makinak (poleak, pisu librea, koltxonetak, "crossfit"eko racka,...), aparatu kardiobaskular zonaldea (zintak, bizikletak, spinningeko bizikletak, arrauna, grind-up edo goikaldeko kardiobaskularra, eskailera eta elipitikoak), sakua eta kick boxing-eko materiala eta lesioak errekuperatzeko aparatu ezberdinak.

Hori guztia ordutegi honetan: 7:00etatik 21:30era, astelehenetik igandera. Urteko egun guztietan.

Fitness aretoa Fitness aretoa

Ur aretoa

2016ko otsailan sauna finlandiarra, bainu turkiarra eta kontrasteko dutxa ireki zen Fitness Aretoko eraikinean, UR ARETOA izenarekin. Zerbitzu hau erabili nahi baduzue, Fitness Aretoko bazkide egin beharko duzue. Bere ordutegia, astearte, ostegun eta igandeetan goizeko 8:00etatik gaueko 21:30era artekoa da. Erlaxatzeko esparru honetara zuen giltza elektronikoarekin sartu ahal izango duzue aldageletako zonaldetik.

Erabilera eta mantenimendu egokia lortzeko helburuarekin, Fitness Aretoko zerbitzu berri honetarako Erabilera Arau batzuk ezarri ditugu:

 

Ur aretoa sauna

Tatami Aretoa

Tatami Aretoa Ikastolako Frontoi txiki zaharra zegoen lekuan kokatzen da. Kiroldegiaren ondoan dagoenez gero, sarrera kiroldegitik bertatik egiten da (errepidean dagoen berjatik zuzenean sartu daiteke ekintza gidatuak daudenean).

2012ko hasieratik Garazi Ikastolako ikasleak eta arratsaldeko pilatesa, crossfit, spinning, yoga, kick boxing eta feldenkraiseko erabiltzaileak TATAMIa erabiltzen hari dira.

Areto hau 90m2 inguru tatami ditu (zoru erdigogorra) eta aipatutako ekintzak bere esparru egokia topatzen dute bertan.

Tatami Aretoa

Elixoste

Elixoste, bere izenak dioen bezala, elizaren ostean dago. Areto kulturaletarako udal-instalazioa da, eta areto horietako bi kirol-gune bihurtu ditugu. Terrazoko zorua, 50m2-ko puzzle desmuntagarriko tatami batekin. Pilates, yoga, arte martzialak eta antzeko jarduetarako aproposa da.

Elixoste Elixoste

Mugituz Bizi Legutio – Mugiment

Triptico Mugituz Bizi 2023

Kirol eskaintza

Kontsulta ezazu 2023-2024ko denboraldiaren informazio guztia:

Kirol Elkarteak

DI-DA Pilota Kirol Elkartea

Presidenta: Itsaso Delgado 

Entrenador: Raúl Angulo 626 993 268

Contacto: leguiodida@gmail.com 


Boga-boga Arraun Elkartea

Club de remo y kayak del municipio de Legutio

Presidente: Borja Gonzalez Iglesias 616 037 551

bogabogataldea@gmail.com


Zuloan Patinaia Elkartea

Contacto: Cesar 608 39 11 55

zuloankirolkluba@gmail.com

 

Bostibaieta Kirol Elkarte

Club deportivo cuyo objetivo es promocionar la montaña y el atletismo, así como otras actividades de carácter deportivo, lúdico y/o recreativo realizadas en un entorno natural.

Presidenta: Ainhoa Valenciano bostibaieta@gmail.com

 

Legufit (Pilates, Zumba, CrossHIIT)

Contacto: legutiokirolak@gmail.com

@legutiofitness

 

Legutio Multikulturala Futbol Club

Contacto: fclegutiomultikulturala@gmail.com
 

Bagare Erritmika Taldea (Gimnasia) 

Somos el Club Deportivo Bagare, una entidad deportiva en la que nos dedicamos al fomento del deporte a través de la gimnasia rítmica.

Contacto: 639005935

ritmika.bagare@gmail.com

 

Clubes de bolos

En el municipio de Legutio se practica la modalidad de "bolo alavés"

EQUIPO DE BOLOS URBINA

Junta Administrativa: juntaurbina@hotmail.es

EQUIPO DE BOLOS ELOSU

Junta Administrativa: junta.administrativa@elosu.eu