Tipitapa gunea

Aurkezpena

Tipi-Tapa Gunea aisialdirako gunea da 0 eta 4 urte bitarteko haurrak dituzten familientzat.

Gure herriko espazio publiko bat, estalia, segurua, atsegina, edoskitzerako egokia dena, doako, jolasaren bidez familien eta haurren arteko harremanak estutzeko balio duena.

Tipi-Tapa Guneak haurrak mugitzeko, jolasteko, esploratzeko, barre egiteko, negar egiteko, elkarrekin bizitzeko, ukitzeko, partekatzeko, ikasteko, … leku bat izan nahi du, errespetuz laguntzen dion helduarekin batera.

Gurasoak arduratzen gara Tipi-Tapa Gunearen funtzionamendu egokiaz eta kontserbazioaz. Garrantzitsua da ulertzea ez dela haur-aparkaleku bat, baizik eta bizikidetza-gune bat, non haurrak beti heldu batekin egoten diren; monitorerik gabe.

Horregatik, eguraldi txarreko egunetan bereziki baliotsua den aisialdirako aukera emateaz gain, honako balio hauek sustatzea du helburu: inklusibotasuna, inplikazioa eta interakzioa.

Eranskina Tamaina
Triptikoa (339.26 KB) 339.26 KB
Kartela (731.69 KB) 731.69 KB
rokodromo tipitapa2