Albertia eta Motxotegi Mendiak

Albertia

Urrunaga eta Albinako urtegiak eta Zadorra ibaiko aparteko panoramika ikusteko aukera ematen duen behatoki natural ederra da. Legutioko herritik sartzen da ibilaldi polit honetara, haritzez betetako egutera duena, gailurrera heltzeko (868m).

Mendi honen iparreko magalean egundoko pagadia dago. Honetatik, gertu dagoen Jarindo mendira jaitsi daiteke (896m), eta bertatik Legutiora itzuli.

Motxotegi

Legutiotik abiatuta Ubide/Barazar/Bilbo norabidean, eskuinetara Motxotegi dugu (811m).

Gailurra, txilar, ote eta iratzez betetako gune irekia, pagadi batez inguratua dago. Hemendik argi ikus daitezke Oketa eta Gorbeia mendiak mendebaldean eta urtegiak eta Urkiola mendia ekialdean. Errepidetik bertatik igo daiteke.

Mendi bi hauek Legutioko Batailaren lekuko izan ziren gerrate zibilean zehar, Euskadin gertatutako istilu belikorik odoltsuena. Euskal nazionalisten bastioi izan zen, eta hauek urtero jaia ospatzen dute gerratean hildakoak oroitzeko.