Desgaitasuna duten pertsonentzako aparkatzeko txartela

Mugikortasun murriztuko desgaitasuna duten pertsonentzako aparkatzeko txartela agiri publiko bat da, eta bertan egiten da ibilgailuak aparkatzeko baldintzak betetzen dituzten pertsonen eskubidea, beren helmugara iristeko edo sartzeko lekutik ahalik eta gertuen.

Eskubidea duten titularrak

1. Desgaitasuna aitortuta duten pertsona fisikoak, eta, horrez gain, ondorengo egoeraren batean daudenak:

  •     Mugikortasun urriko egoeran egotea, Balorazio eta Orientazio Zerbitzuaren irizpenaren arabera
  •     Begirik onenean 0.1eko edo gutxiagoko ikusmen-zolitasuna izatea, zuzenduta, edo 10 gradura edo gutxiagora murriztutako ikuseremua izatea, Balorazio eta Orientazio Zerbitzuaren irizpenaren arabera.

2. Menpekotasun-egoeran dauden pertsonak, 1. ataleko a) eta b) kasuetan ezarritako baldintza berberak betetzen dituztenak.
3. Gaixotasun neurodegeneratiboak dituztenak, Balorazio eta Orientazio zerbitzuaren arabera, mugikortasun baremoaren barruan, mugikortasunean mugaren bat badute.
4. 3 urtetik beherako pertsonak, menpekotasun egoeran daudenak, beren bizimodurako, modu jarraituan, nahitaez gailu teknikoak erabili behar dituztenak (gurpildun aulkiak, arnas aparatuak...), edo, beren larritasunagatik, Balorazio eta Orientazio Zerbitzuak 4. edo 5. graduko desgaitasunarekin baloratu dituenak.

Eskatzeko prozedura

Aparkatzeko txartela eskatzeko prozedura eskatzaileak berak hasiko du, Arratzua-Ubarrundiako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan.

  •     Dokumentazioa
  •     Inprimakia, beteta eta sinatuta
  •     NANaren kopia
  •     Desgaitasunaren ebazpenaren kopia
  •     karnet tamainako bi argazki
  •     Hala badagokio, desgaitasuna duen pertsonaren legezko ordezkaritza egiaztatzen duen dokumentua.

Desgaitasuna dutenentzako aparkatzeko txartela erabiltzeko baldintzak

Baimen hau pertsonala da soilik, eta titularrak ibilgailua gidatzen duenean edo bertan garraiatua denean bakarrik erabil dezake.

Aurreko haizetakoan jarri beharko da, aurrealdea ibilgailuaren kanpoaldetik irakurtzeko moduan, eta agintaritza eskudunak aztertu beharko du, hark hala eskatzen duenean.

Horretarako adierazitako lekuetan aparkatzeko balio izango du, baita aparkatzeko debekatutako lekuetan aparkatzeko ere, behar den denboran eta honako salbuespen hauekin:

  •     Oinezkoentzako guneak eta oinezkoentzako pasabideak.
  •     Gelditzeko debekua duten guneak.
  •     Segurtasun publikoko arrazoiengatik mugatutako eremuak.
  •     Ibiak edo larrialdietako irteerak oztopatzen dituzten lekuak.
  •     Zirkulazio-erreiak murrizten dituzten espazioak ("lerro bikoitzak")

(Aurreko baldintzak betetzen ez badira, batez ere titularrak ez diren pertsonek faltsutzea edota behar ez bezala erabiltzea, kendu egin ahal izango dira edo/eta arau-haustearen ondorioz ezar daitezkeen zigorrak ezarri, indarrean dagoen legediaren arabera).