Legutioko hiri multzoa

Legutio, XIII eta XIV. Mendeetan Arabako Probintzian sortutako hiribilduetako bat da, garaiko jaun leinuen boterearen aurrean erregeen boterea finkatzeko asmoarekin. Zehazki, Legutiok Hiribildu Errealeko titulua 1333. urtean lortu zuen, Alfonso XI.aren eskutik.

Legution zehar egindako pasealdi batek, Erdi Aroko etxeen egitura erakusten du. Gaur egun, hiribildura sarrera mantentzen da soilik, antzinako arku zorrotz bikoitza duen ataria, bere garaian herria ixten zituzten harresien aztarna.

Hiriguneraren erdialdean baserri ederrak daude, landa-arkitektura euskal-atlantiko motakoak. Gainerako herriek ere, badituzte baserri politak, urtegietako uren gainetik nabarmentzen direnak, eta marko paregabean kokatuak.