Urrunaga eta Albinako urtegiak

Albinako urtegia

Albina Zadorra sistemako urtegirik txikiena da. Gasteiztik 9 kilometrora dago, Albina ibaiaren gainean, Aramaioko haran idilikora daraman errepidearen ondoan eta basoz inguratuta. Inguru hori bisitatzeak merezi du. Urtegia gutxi gorabehera 4 kilometrotan zehar zabaltzen da eta forma luzanga eta estua dauka, ibaia mehartzen baita.

Urtegiak erakusten digun irudia edertasun handikoa da, itsaso txikia baso zabalen artean hain zuzen. Urtegiko behealdeko uretan dauden harlauza handiek gogora ekartzen digute hori lehen Aramaiora zihoan galtzada zela.

Hala ere, Albinan ezin da nabigatu, ezta bainatu edo aisiarako beste jarduerarik egin ere, arrantza izan ezik; “eremu nudistatzat” jotako zona bat egon badagoela gailendu behar bada ere.

Urrungako urtegia

Urrunagako urtegia, Legutio edo Santa Engrazia izenarekin ere ezagutzen dena, euskal arrantzale askoren erreferentzia da. Araba eta Bizkaia artean muga egiten duen eskualde altu batean kokatzen da, Gorbeiaren inguruko mendietan, eta bi probintziei edateko ura hornitzeko erabiltzen da.

Ingurua Legutioko turismo erakargarritasun nagusietako bat da eta horrek aisiarekin, kirolarekin eta atsedenarekin zerikusia duten hainbat jarduera gara daitezen eragin du.

Alde batetik, urtegiaren ertzean Sorginmendi eta Zabalaingo jolas guneak prestatu dituzte, mahaiak, parrilak, iturriak, haurrentzako jolasak, etab. dituztenak. Bestetik, iparraldean, Estropada Eremua kokatzen da. Bertako sakontasuna dela eta, 12 metrora arteko belaontziak onartzen ditu eta eski akuatikoa praktikatzeko aukera ematen du.