ZINEMA. Film laburrak "Lau Elementuak"

Maiatzak 10 · 19:00 · kultur Etxea

Udalbiltzak sustatutako Geuretik Sortuak kultur proiektuaren II. edizioan sortutako lau lan zinematografikoren proiekzioa. Euskal Herriko txoko ezberdinetan sortutako lau istorio dira: Alba Lozanok "Ütlandsk" sortu du Oiartzunen, Aitzol Saratxagak "Ehiza" Legution, Pette Etxebarriak "Oiogorri" Antzuolan eta Aiherran eta Arriguri ekoiztetxeak "< 3" Uharten. Proiekzioaren ondoren solasaldia izango da.

lau elementuak